XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tabakoaren gaua Sakoneta aldean Egunotan zehar ondoko tabernan Winston paketea erosi eta amerikar zapore jenuinoaren ordez kresala gustoa hartzen badiozu, ez zaitez harritu, Sakonetatik Zumaiara bidean astearte goizean barreiatu zen tabako piloa jaso egin baita neurri haundi batetan eta piska bat lehortu orduko banatuko baita seguruenik.

Kontrabandoa eta honek berarekin duen klandestinitate mundua lanbroa bezain euskaldunak dira eta ez da harritzeko tarteka untziren bat hondoratzea edo Goardia Zibilaren eskuetan erortzea.

Santo Tomas egunean, esaterako, beste untzi bat agertu omen zen Sakonetako haitz horietan.

Pasaia, Orio, Igeldo atzea, Lekeitioko hondarza atzea, Armintza eta beste hainbat puntutatik sartzen da tabako amerikanoa eta Barcelona, Valencia eta Madrilera banatzen.

Asteartekoa ondorio larririk izango ez duen istripua baizik ez da gure kontrabandisten analetan.

Argazkian tabako biltzaile bat haitzetan eta bigarren planoan hondoratu zen legatzuntziko masta uretan zutik.